XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi arrisku hauek baztertu behar ditugu.

Egoki izango litzake aldizkari baten langintza ordena batean eramatea: idazkiak ikaskaien interesen araura aukeratzea; ta era berean beste langintza guztiak: jolasak, ipuinak, gizarteko bizitza dokumentazioa etb.

Zenbait eskola saiatuak ditugu era honetan jokatzen.

Beti-ere, aldizkarian bi alderdi izan behar ditugu kontutan: batetik haren pedagogi eta eskolarako balioa, eta bestetik gurasoekin eta herriarekin lotzeko bide gisa.

Nahiz bata nahiz bestea oso kontuan izan beharko ditu eskolako aldizkari batek.

Praktikan, lehen mailan bereziki, eskolako aldizkaria haurren idazki libreen-bilduma bat izanen da, hots, eskolako haurren interes nagusien expresabide jatorra.

Eskola gizarte eta jakintza giro aberats batean bizi ba da aldizkaria bera ere aberatsa, sakona eta bizia izanen da.

Bestela arinkeriatan eta hutskeriatan eroriko da.

Horregatik aldizkariaren argitarazioan arazo hauk guztiak kontutan izan behar ditugu.

Lehen ere esana dugu, idazki libreak ez direla bat-bateko langintzak, soilik.

Aldizkariak eskolako bizitzaren ondorioak dira; irakurleei, beste eskola-lagunei begira moldatuak izan behar dira.

Langintza hau gizartekoa denez gero, idazki libreen muga hertsien gaindi arkitzen da.

Horregatik zenbait kasotan berriro ere eskolastika itsu batean erortzeko arriskua izanen dugu.

Haurrei lanak aurrez ezarriaz zer egin behar duten etb. irakasleak erabakiaz ta horrela haurraren askatasun alegeekin lotuaz.